miércoles, 6 de abril de 2011

IKASBIDE IKASTOLA

Donostiako ikasbibe ikastolan 4 urtetako txikiek burutuko dituzten ekintzak,ibilaldiak eta iharduerak erakustea du helburua blog honek.
ESKOLAN OSPATZEN DIREN FESTAK ZEINTZUK DIREN ADIERAZIKO DIZUET JARRAIAN:
Ikasturtean zehar eta ordutegiaren barruan zenbait festa antolatzen dira eta irakasleek, noski, parte hartzen dute:

* Santo Tomas bezperan txistorrada.
Guraso guztiak gonbidatzen dira. Baserritarrez jantzita etortzen saiatzen dira.
Alkanoko gimnasioan egiten den emanalditxo bat da. Lehen Hezkuntzako zikloa bukatzen duten taldeek hartzen dute protagonismoa; zenbait antzerki, musikak, kantak, ekintzak, .. prestatuz. Ondoren txistorra jaten da.

*San Sebastian eguna ospatzako danborrada.
Amezketako jolastokian jotzen da danborrada, bertan, Haur Hezkuntzako haurrek eta 1. eta 2. ziklokoek hartzen dute parte. Gurasoak ere inguratu egiten dira ikastolara.

* Kaldereroak.
Otsailaren 2 an, arratsaldez, ospatzen da. Ikastola osoa Amara Auzoan zehar joaten dira jantzi aproposak soinean dituztela.
*Ihauteriak.
Ostiralez, arratsaldez, Amara auzoan zehar joaten dira berriro ere, Euskal Ihauteriak gaia dutelarik. Irakasleok ere mozoratzen dira.
*Olinpiadak
2. hiruhilabetean, Lehen Hezkuntzako irakasleek antolatzen duten ekintza da. Etapa bi taldeetan banatuz.
* Ikasturteko amaierako festa.
Festa hau ekainaren lehenengo larunbataren goizean izanik
Festa honen antolaketa klaustro osoaren ardura da.
L.H. 6 mailako gurasoek taberna antolatzen dute.
Urtean zehar eguerdiko estra eskolarrek ere parte hartzen dute.



Arazoak izan ditut ikasbideko argazkiak edo bideoak zintzilikatzeko,horregatik ezin dut inolako argazkirik aurkeztu.Dena den,eslolaren helbidearen link,a daukadanez,bertan ikus daitezke burutzen diren iharduera eta ekintzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario