miércoles, 20 de abril de 2011

JOLASA:KOLOREAK ETA ANIMALIAK




Goazen denok elkarrekin jolastera eta ikastera...Ariketa dibertigarri hauek proposatzen dizkizuegu animali eta koloreen mundua ezagutu dezazuen.
Hiru,lau,bost edo sei urte badituzue gai izango zarete ariketa honetan parte hartzen..eta zihur oso ondo pasako dezuela!AURRERA BA...

martes, 19 de abril de 2011

ESKULANA:DOMINOA

Hona hemen eskulan dibertigarri bat.Oso erreza da egiteko eta jostailu dibertigarria izan daiteke gero gelan zuen laguntxoekin jolasteko...

WEBQUEST:URAREKIN JOLASTUKO DUGU

Hementxe4 eta 5 urte dituzten umeentzako zuzendutako webquesta aurkezten dizuet hementxe.Urarekin jolasteko eta uraren erabilera ezberdinak zeintzuk diren,ariketa honen bitartez landu dezakezue

miércoles, 6 de abril de 2011

IKASBIDE IKASTOLA

Donostiako ikasbibe ikastolan 4 urtetako txikiek burutuko dituzten ekintzak,ibilaldiak eta iharduerak erakustea du helburua blog honek.
ESKOLAN OSPATZEN DIREN FESTAK ZEINTZUK DIREN ADIERAZIKO DIZUET JARRAIAN:
Ikasturtean zehar eta ordutegiaren barruan zenbait festa antolatzen dira eta irakasleek, noski, parte hartzen dute:

* Santo Tomas bezperan txistorrada.
Guraso guztiak gonbidatzen dira. Baserritarrez jantzita etortzen saiatzen dira.
Alkanoko gimnasioan egiten den emanalditxo bat da. Lehen Hezkuntzako zikloa bukatzen duten taldeek hartzen dute protagonismoa; zenbait antzerki, musikak, kantak, ekintzak, .. prestatuz. Ondoren txistorra jaten da.

*San Sebastian eguna ospatzako danborrada.
Amezketako jolastokian jotzen da danborrada, bertan, Haur Hezkuntzako haurrek eta 1. eta 2. ziklokoek hartzen dute parte. Gurasoak ere inguratu egiten dira ikastolara.

* Kaldereroak.
Otsailaren 2 an, arratsaldez, ospatzen da. Ikastola osoa Amara Auzoan zehar joaten dira jantzi aproposak soinean dituztela.
*Ihauteriak.
Ostiralez, arratsaldez, Amara auzoan zehar joaten dira berriro ere, Euskal Ihauteriak gaia dutelarik. Irakasleok ere mozoratzen dira.
*Olinpiadak
2. hiruhilabetean, Lehen Hezkuntzako irakasleek antolatzen duten ekintza da. Etapa bi taldeetan banatuz.
* Ikasturteko amaierako festa.
Festa hau ekainaren lehenengo larunbataren goizean izanik
Festa honen antolaketa klaustro osoaren ardura da.
L.H. 6 mailako gurasoek taberna antolatzen dute.
Urtean zehar eguerdiko estra eskolarrek ere parte hartzen dute.



Arazoak izan ditut ikasbideko argazkiak edo bideoak zintzilikatzeko,horregatik ezin dut inolako argazkirik aurkeztu.Dena den,eslolaren helbidearen link,a daukadanez,bertan ikus daitezke burutzen diren iharduera eta ekintzak.

domingo, 27 de marzo de 2011

IPUIAK

Hona hemen ipui mordo bat gure gelan lantzeko,eta beste hainbat bideo denok elkarrekin ikusteko.Ikus entzunezko aurkezpenak oso erabilgarriak dira haur hezkuntzan.

PSIKOMOTRIZITATERAKO JOLAS BATZU


Psikomotrizitate saioak oso garrantzitsuak dira haur hezkuntzan.Goazen denok elkarrekin ariketatxo batzuk egitera...ta ondo pasatzera!!!!

lunes, 21 de marzo de 2011

IKT,en mapa kontzeptuala



Mapa kontzeptuala egiteko irakurri ditudan artikuluak hauek izan dira:
-Informazioa eta teknologia berriak haur hezkuntzan
-Hegobitaldea erakundea.Lankidetzaren garapena(cooperacion y desarrollo de las nuevas tecnologias)
-Decalogo para el uso didactico de las TIC en el aula